• Ortografia

    Oro har, eta xantza da, xiberotarraren ortografia finkatürik da. Euskaltzaindiak gomendatzen dütüan euskara batuaren idazteko arauer jarraikitzen zaie (www.euskaltzaindia.net - Arauak). Haatik, püntü zonbait ez ziren argi. Xiberoa gainti hitz edo aditz jokatü zonbaiten ahozkatzea aski ezbardin beita, düda zonbait baziren bariazione horrengatik. Izkiribatzeko molde hoberena zoin den deliberatü dügü, üsüenik ahozkatze hedatüenaren berrestez. Edo batuaren formaren eta etimologiaren kontüan hartzez. Noiztenka, forma bat beno haboro honartü dügü. Hots, ortografiaren alorrean ere, haütatzeko mementoan irizpide bat beno haboro bada. Prefosta, ikertü ez dügün puntürik ere egoiten da.
    Printzipio nausia da ahozkatzea eta ortografia bi gaüza ezbardin direla, lehenak bigerrenean eraginik ükenik ere. Ahozkatzea libreago da. Bena ortografiak ez dü ahozkatzearen bariazionea osoki emaiten ahal. Halere, sinple bada eta ahozkatzeari hüilan bazaio, hobe da ondotik ikasteko eta baliatzeko.
    Jean-Louis Davanten aipamen horrek egoera ontsa llabürtzen züan: «Grafia berria gure eüskalkiari nola behar deiogün aplikatü, orokorki badakigü. Haatik püntü bakant elibatetan arrenküra zonbait egon dira isilpean, aharrarik ez sortzeko, holakorik ez beigünüke behar…» («Zübereraz nola izkiriba?», 2011, Euskal Herriko kazeta).
    Gogo honez, xiberotarrez idazten düen, xiberotarra erakasten düen eta xiberotar eüskalzale zonbait lau aldiz bildü gira Mauleko Zerbütxügüneko Orhi gelan puntü horien argitzeko (2012-11-24, 2013-01-26, 02-23 eta 03-30).

    Telekargatzeko klika heben